Browsing Category »Euskarara ekarriak«

Autoreak plazara: Elfriede Jelinek

maiatza 21, 2013

Miresmena eta gorrotoa, lilura eta nazka, laudorioa eta erdeinua. Ezinegona. Muturreko sentipenak eragin ohi ditu Elfriede Jelinek (Mürzzuschlag, Austria, 1946) autoreak, eta argi dago haren lanek nekez uzten dutela irakurlea hotz. Sona handia lortu du literatur-kritikarien artean ere, eta horren erakusle da Nobel erakundekoek munduan den saririk entzutetsuenetakoa eman izana 2004an, “jendarteko klixeen absurdotasuna eta […]

Nola idatzi Afrikari buruz

maiatza 6, 2013

(Argazkia: Tugela Ridley, The Times egunkaritik) Igandetan GARA berripaperaren 7ka gehigarria irakurtzen duzuenei ezaguna egingo zaizue gaurkoan dakarguna, Binyavanga Wainaina (Nakuru, Kenia, 1971) idazlearen artikulu sonatuena. Izan ere, guk geuk astekariko aholku literarioari esker izan genuen autore keniarraren nondik-norakoen berri. Gure interesa piztu zuten berehala. Autoreaz zenbait wikipedia-datu: Kenian jaio arren, Hegoafrikako Cape Townen egin […]

Autoreak plazara: Yasmina Reza

apirila 29, 2013

Aspalditik gabiltza esaten, antzerkiari tarte gehiago eskaini nahi diogu, baina aitor behar dugu ezagutza mugatuak gure eskaintza eta bilaketa oztopatu egiten duela. Oraingoan, ordea, antzerkigile ezagun batekin egin dugu topo, eta ezin aukerari muzin egin. Parisko erdi mailako aldirietan sortu zen Yasmina Reza, 1959an, familia judu batean. Gurasoak iheslariak zituen, ama hungariarra eta aita iraniarra; […]

I remember

apirila 15, 2013

Getariako tailerkideei eta gidariari. Mugarria. Nekez definitu liteke doiago Joe Brainard (Salem, Arkansas, AEB 1941 – New York City, AEB 1994) artista estatubatuarraren I remember (Angel Hair, 1970) lana, autofikzio egiati eta gozagarria izateaz gain, inspirazio-iturri bilakatu dena hainbatentzat. Paul Auster azkenaldiko ukiezinetako batek irakurri duen liburu zeharo orijinal bakanetakoa omen da, etxean dugun edizioaren kontra-azalaren arabera. Austerrek […]

Oteiza, aurrez aurre

apirila 11, 2013

Herenegun bete ziren hamar urte Jorge Oteiza (Orio 1908-Donostia 2003) hil zenetik (azken asteotan hondartzako zulo batean zeruari  so egiteko ezkutatu ez bazarete ondo jakingo duzuenez) eta askotarikoak dira eskultore ia-beti-polemiko, inoiz-ez-errazkoia oroitzeko antolatu diren ekitaldiak. Aurten, gainera, urteurrena bikoitza da, Quosque Tandem artistaren liburu sonatuenak aurki egingo baititu 50, estreina argitaratu zenetik. Hortaz, guk […]

Margueriteren Indotxina

apirila 1, 2013

«Konturatu naiz ni neu nintzela liburua. Liburuaren gai bakarra idazkuntza da. Beraz, neu naiz liburua» Marguerite Duras, Maitalea-ri buruz Mikel Garmendiak ekarri zigun Marguerite Durasen Maitalea (Ibaizabal, 1996) eleberria, Literatura Unibertsala bildumaren eskutik. Hori da segur aski idazlearen obrarik entzutetsuena, nahiz eta 70 liburutatik gora kaleratu zituen. Obra hartatik aurrera estiloa aldatu zuen nolabait, eta […]

Ikusezinei eta ikusgarri egiten zituenari

martxoa 6, 2013

Hau da Hugo Chavezi egiten diogun omenaldi xumea. Eduardo Galeanok 2004an, Italian, eman zuen hitzaldi baten pasarte bat ekarri nahi izan dugu hona, hain zuzen, Venezuelari eta komunikabideen manipulazioari buruz mintzo dena (inork gaztelaniazko hitzaldia ikusi nahi badu, youtuben du entzungai). Hitz egiatiak dira, bihotzetik ateratakoak, zintzoak eta aldarrikatzaileak. Bat egiten dugu hitz horiekin, bat […]

Autoreak plazara: Angélica Liddell

martxoa 4, 2013

(Irudia: www.revistadeteatro.com) Hitzen Uberaneko amuetako bati haginka eginez ezagutu nuen Angélica Liddell duela laupabost hilabete eta ordutik ezin izan dut burutik uxatu, zeharo harrapatuta nauka bere obraren zuzentasun basatiak, bere poemak irakurri nituenetik trabatuta dut eztarria, muturrean haragi zati lodi gordin odoltsu batekin ukabilkada bat eman balidate eta handik pare bat egunetara haragi xerra bera, […]

EZ

otsaila 26, 2013

(Ilustrazioa: Roland Topor) EZ da astea EZkor hasiarazi nahi dizuegulako, eguneroko eginbeharrentzat deserosoa gertatzeaz gain askori umorea zeharo desinflatu dien azken asteotako elur eta euri jasekin bat eginez. EZ da horregatik, baina hala ere egin nahi dugu EZaren aldarrikapen txiki bat. EZ behin eta berriz errepikatuz korrontearen kontra ekiten jardun duenak edo korrontearen korrontetasun zalantzagarria […]

Autoreak plazara: Anaïs Nin

otsaila 11, 2013

Otsailarekin batera dakarkizuegu autore ezagun bat, tamalez apur bat ezkutuan geratu dena bere bizitzaren eta harremanen itzalpean. Autoreak plazara honetan saiatzen gara kanpoko autore bat ezagutarazten, normalean bere idatziren bat euskaratuz. Oraingoan, ordea, idazle honen bizitza dakarkizuegu, bideo batekin batera; ikus-entzunezkoan autorea bera mintzo zaigu, eta beste autore ez hain ezagun horietako batzuk aurkezten dizkigu, […]